Gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiekin egiten dugun esku-hartzean eta haiek laguntzen daramagun denbora luzearen ondorioz sortzen da programa hau. Haiei zuzenduta dago, hain zuzen, seme alabak bere kargura dituzten emakume etorkinei bereziki; etxerik ez izanik, pobrezia egoeran daudenak eta egoera honetatik, jatorriagaitik, generoagaitik eta testuinguruagaitik, alegia, baztertuta daude.
Bizileku egoki bat izateak, bizi-proiektu edo familia-proiektu bat sortzeko aukera eman dezake; horregatik etxebizitza gizakiaren duintasuna bermatzeko ezinbesteko elementu bat da. Bertan, pertsonen bizitza soilik ez da garatzen, honez gain, biltzeko edo elkarrekin bizitzeko eta familien edo komunitatearen zaintzarako balio duen babes eremua da. Laburbilduz, gizakiaren oinarrizko beharrizana da.
Gizartean barneratzea, osotasuna eta bigarren eta hirugarren mailako prebentzioa helburutzat duen progama bat legez eratzen da, non bere esku-hartzerik nagusiena gizarte-bazterketa arriskuan dauden familien arreta eta laguntza soziohezitzailea ematean oinarritzen da.
Gaur egun 2 pisu ditugu Bilboko 5. barrutian itsasadarraren alde bietan, Bilboko Udal Etxebizitzakekin kontratua izanik, eta BBK Gizarte ekintzaren laguntzarekin 2018an ekipatu ahal izan ditugunak.
Biak igarotze pisuak dira, beraz, gure programetan parte hartzen duten familiek sartzeko aukera daukate etxe iraungarri bat izan arte, programaren helburu nagusietariko bat hau izanik. Horregaitik, bertan bizitzea familia bakoitzaren garapen prozesuaren atal bat izango da.
Gainera autonomia pisuak dira bertan profesionalik ez dagoelako, baina funtzionamendu teknikoaz alde batetik eta proiektu hezitzaileaz bestetik, arduratzen diren pertsona erreferenteak badaude.