Bilboko Udalaren zerbitzua da (Gizarte Ekintza), eta, Babesaren testuinguruan kokatuta, haren helburua da BILBOKO BARRUTIKO haur eta gazteei eragin diezaiekeen babesgabetasun-arriskuko egoerak saihestea.

Bi ekintza-ildo barne hartzen ditu:

  • PREBENTZIOA: Arrisku-egoera arinak antzeman, identifikatu eta artatzea.
  • BABESA: Oinarrizko beharrizanak ase gabe edukitzeagatik osasuna zein garapena nabarmen kaltetuta izan ditzaketen adin txikikoei arreta eskaintzea, baldin eta familiak edo tutoreek babes egokia bermatu ezin badute.

HELBURU OROKORRA: Haur zen gazteen beharrizan fisiko, kognitibo zein emozionalen estaldura egokia ahalbidetzea, arrisku-egoera horiek sortzen diren testuinguruetan arreta berezia jarrita:
Familia edota sozializazio testuinguruak.

piseco-logo_bidegintzaResultado de imagen de bilbao accion social logo

Otros Programas


inurri_bidegintza

Inurri

Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Koop. Elkartearen proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena.

Gehiago irakurri




ETXEBIZIAK

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiekin egiten dugun esku-hartzean eta haiek laguntzen daramagun denbora luzearen ondorioz sortzen da programa hau. Haiei zuzenduta dago, hain zuzen, seme alabak bere kargura dituzten emakume etorkinei bereziki; etxerik ez izanik, pobrezia egoeran daudenak eta egoera honetatik, …

Gehiago irakurri


BBKFAMILY

BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan. BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen …

Gehiago irakurri


PROIEKTU KOMUNITARIOAK

ONDOAN, San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako esku-hartze komunitarioko talde berria. Talde hau kaleko lau hezitzailek osatzen da. Hainbat erakundetatik  (Begirune, Bidegintza, Aldauri eta Susterra), ibilbide luzea auzoetan, eta begirada komuna du inguruko biztanle guztien ongizatean. Lana, batez ere, espazio …

Gehiago irakurri