CaixaProinfancia programa «La Caixa» Fundazioaren  ekimena da; pobrezia ekonomiko eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteei zuzenduta dago, eta haren helburua da horien garapen integrala sustatzea eta babestea, haurrentzako eta horien familientzako parekidetasuna, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna hobetzeko politikak ahalbidetu eta babestuz.

Programaren bitartez, hortaz, haur zein nerabeen eta horien familien egoera hobetu nahi da, baita hobekuntza-prozesu horretan autonomia izateko aukera emango dieten gaitasun eta konpromisoak garatzea ere.

CaixaProinfancia Programak ulertzen du babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeen heziketa horretan erantzukizuna duten eragile sozial ezberdinen erronka dela. Horrela baino ez da bermatuko hezkuntzarako eskubidea eta horrela baino ez da posible izango programak duen hezkuntza arloko erronka handiari aurre egitea.

Helburu nagusiak:

  • Haur eta nerabearen zein horien familiaren gaitasunen garapena bultzatzea, gizarteratze eta autonomia prozesuak hobetzea ahalbidetze aldera.
  • Haur zein nerabearen gizarte eta hezkuntza arloko garapena sustatzea familia, eskola zein gizarte eremuetan.
  • Gizarte ekintza eta hezkuntza integralari dagokion eredu bat garatu eta ezartzea, haur zein nerabeen eta horien familien garapen sozial eta hezitzailerako aukerak hobetzen lagunduko dituena.

Otros Programas




inurri_bidegintza

Inurri

Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Koop. Elkartearen proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena.

Gehiago irakurri


ETXEBIZIAK

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiekin egiten dugun esku-hartzean eta haiek laguntzen daramagun denbora luzearen ondorioz sortzen da programa hau. Haiei zuzenduta dago, hain zuzen, seme alabak bere kargura dituzten emakume etorkinei bereziki; etxerik ez izanik, pobrezia egoeran daudenak eta egoera honetatik, …

Gehiago irakurri


BBKFAMILY

BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan. BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen …

Gehiago irakurri


PROIEKTU KOMUNITARIOAK

ONDOAN, San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako esku-hartze komunitarioko talde berria. Talde hau kaleko lau hezitzailek osatzen da. Hainbat erakundetatik  (Begirune, Bidegintza, Aldauri eta Susterra), ibilbide luzea auzoetan, eta begirada komuna du inguruko biztanle guztien ongizatean. Lana, batez ere, espazio …

Gehiago irakurri


TRATUON

Haurrenganako tratu onaren aldeko apustua egiten dugu Tratu on ibilbide luzeko bi erakunde sozialen arteko aliantzatik sortu den proiektua da eta Haurrak Babestearen eta Tratu Onaren alde egiten du:Bidegintza G.E.K. y EDE Fundazioa. Gure proiektua haurrenganako tratu onaren aldeko apustutik eta horretan jarduten duten …

Gehiago irakurri