Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Gizarte Ekimeneko kooperatibaren proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena. Haren helburua da 0-6 urte bitarteko haurrak dauzkaten eta babesgabetasun-egoeran edo hartarako arriskuan dauden Bilboko familiei arreta eskaintzea, lehentasunez honako auzoetan: Zazpikaleak, Uribarri, Zurbaran, San Frantzisko-Abusu, Santutxu-Begoña eta Txurdinaga-Otxarkoaga.

Inurri zentroaren berezitasuna da familia-nukleo osoarekin burutzen duela bere esku-hartzea, modu intentsiboan, betiere familiako kide guztientzako esku-hartze espezializatuak barne hartuta.
Erabiltzen den metodologiari dagokionez,bereziki nabarmendu nahi dugu haurtxoekin zein 2 urtetik beherako umeekin egiten den esku-hartzearen funtsa estimulazio goiztiarra dela, baita gurasoen eta adin txikikoen artean sortzen den lotura segurua izateko beharrezko oinarriak sortzea ere.

Ondoren, 2 urtetatik 6 urtetara, oso kontuan izaten da haurren potentzialtasunak lantzea; horretarako, garapen pertsonala eta hazkuntza harmonikoa errazten dituzten tresna espezifikoak erabiltzen dira (horietako asko oso zentratuta daude metodologia psikomotrizistan).

Sistema honen hirugarren pieza gakoa gurasoak dira. Haiekin burutzen dugun esku-hartzea oso zentratuta dago adin txikikoen erantzukizuna duten heldu arduratsuen roletan.

Inurri-logo_bidegintza

Otros Programas




ETXEBIZIAK

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiekin egiten dugun esku-hartzean eta haiek laguntzen daramagun denbora luzearen ondorioz sortzen da programa hau. Haiei zuzenduta dago, hain zuzen, seme alabak bere kargura dituzten emakume etorkinei bereziki; etxerik ez izanik, pobrezia egoeran daudenak eta egoera honetatik, …

Gehiago irakurri


BBKFAMILY

BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan. BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen …

Gehiago irakurri


PROIEKTU KOMUNITARIOAK

ONDOAN, San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako esku-hartze komunitarioko talde berria. Talde hau kaleko lau hezitzailek osatzen da. Hainbat erakundetatik  (Begirune, Bidegintza, Aldauri eta Susterra), ibilbide luzea auzoetan, eta begirada komuna du inguruko biztanle guztien ongizatean. Lana, batez ere, espazio …

Gehiago irakurri


TRATUON

Haurrenganako tratu onaren aldeko apustua egiten dugu Tratu on ibilbide luzeko bi erakunde sozialen arteko aliantzatik sortu den proiektua da eta Haurrak Babestearen eta Tratu Onaren alde egiten du:Bidegintza G.E.K. y EDE Fundazioa. Gure proiektua haurrenganako tratu onaren aldeko apustutik eta horretan jarduten duten …

Gehiago irakurri