BBK-k ‘BBK Family’ proiektu berria jarri du abian, EDE Fundazioa eta BIDEGINTZA gek gizarte-erakundeekin lankidetzan, gure seme-alabak hazi eta hezteko behar dugun guztia eskaintzeko familiei, eta Bizkaian erreferentziako zentro izateko lehen mailako prebentzioaren eremuan.

BBK Family psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren eremuko profesional adituen talde batek osatzen du. Baita hainbat gaitan adituak diren laguntzaileen talde zabal batek ere.

Canal Family-n oso erabilgarriak diren bideoak aurkituko dituzu hazkuntza-prozesuan zuri laguntzeko prestatuak. BBK Family Learning bidez, online ikastaroak ere egin ahal izango dituzu eta aholkularitza pertsonalizatua izango duzu, zeure zalantzak eta kezkak gure profesional taldearekin kontsultatu ahal izateko.

Mediateka ere eskaintzen dizugu, liburuen, ipuinen, antzezlanen, filmen… gomendioekin, familian diberti zaitezten, eta zeure seme-alabekin landu gura dituzun gaietan laguntza izateko. Eta ez ahaztu gure agenda kontsultatzea, horrela jakingo duzu-eta zein kultura-ekintza, jardunaldi edo ekitaldi izango den Bizkaian.

Gainera, haurtzaroaren eta familiaren inguruan beharrean diharduten erakundeen sare zabala du Bizkaiak; kalitate handiko eta ibilbide luzeko erakundeak dira. BBK Familyk sare hau indartu gura du, aliantzak eta sinergiak bilatu elkarrekin eraikitzen jarraitzeko eta gure lurraldean dauden proposamenen bozgorailu izateko. Beraz, ez ahaztu baliabideen gidari begiratu bat ematea.

Otros Programas




inurri_bidegintza

Inurri

Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Koop. Elkartearen proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena.

Gehiago irakurri




ETXEBIZIAK

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden familiekin egiten dugun esku-hartzean eta haiek laguntzen daramagun denbora luzearen ondorioz sortzen da programa hau. Haiei zuzenduta dago, hain zuzen, seme alabak bere kargura dituzten emakume etorkinei bereziki; etxerik ez izanik, pobrezia egoeran daudenak eta egoera honetatik, …

Gehiago irakurri


PROIEKTU KOMUNITARIOAK

ONDOAN, San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabalako esku-hartze komunitarioko talde berria. Talde hau kaleko lau hezitzailek osatzen da. Hainbat erakundetatik  (Begirune, Bidegintza, Aldauri eta Susterra), ibilbide luzea auzoetan, eta begirada komuna du inguruko biztanle guztien ongizatean. Lana, batez ere, espazio …

Gehiago irakurri


TRATUON

Haurrenganako tratu onaren aldeko apustua egiten dugu Tratu on ibilbide luzeko bi erakunde sozialen arteko aliantzatik sortu den proiektua da eta Haurrak Babestearen eta Tratu Onaren alde egiten du:Bidegintza G.E.K. y EDE Fundazioa. Gure proiektua haurrenganako tratu onaren aldeko apustutik eta horretan jarduten duten …

Gehiago irakurri