Bidegintzak hurrengo sare hauetan parte hartzen du
EAPN
EAPN Euskadik pobrezia eta gizarte bazterketaren aurka lanean ari diren Hirugarren sektoreko erakundeak batzea du misioa
EAPN Euskadik pobrezia eta gizarte bazterketaren aurka lanean ari diren Hirugarren sektoreko erakundeak batzea du misioa
Komunitate garpenerako elkartea. Adingabekoen eta gazteen aisia eta aisialdiari arreta egiteko espazioa sortzeko Bilboko Alde Zaharrean.
Enpresa solidarioen sarea bultzatzen du eta auditoretza sozialerako lan-tresna aplikatzen du, baita kalitatea hobetzeko tresnak ere. Horrez gain kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza eta ekologikoa sustatzen ditu.
Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkarteak irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak biltzen ditu. Haien zeregina baztertutako pertsonei edo baztertzeko arriskuan daudenei arreta zerbitzu profesionalak ematea da eta, horretarako, Gizartean Esku hartzearen arloan, interes orokorreko baliabideak eta zerbitzuak kudeatzen dituzte
Emakumearen Euskal Erakunde Emakundek sustatutako sarea da BAI SAREA, 2018ko martxoaren 19an formalki eratu zena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeek1 osatuta dago, eta justizia sozialean oinarritutako helburu hauek ditu:
La Peña auzoko era guztietako herritarren elkarteek sarean egindako lana, hezkuntzako erakundeak, eskola komunitateak eta laguntzen dioten eta konprometitzen diren enpresari eta merkatarien erakundeak.
Atxuri Conexion auzoko erakundeek osatzen duten mahai komunitarioa da (Bidegintza GEK, Atxurigorri, Pilpiraka, Umeak Kalean,Bizkaiko Eliz Museoa, Uri zaharreko Jatorrak Eskaut taldea eta euren izenean datozen pertsonak).
Hasierako helburua auzoan adin txikikoekin, nerabeekin eta familiekin, eurekin eta eurentzat bideratutako ekintzak egitea da.
Martxan jarriko diren ekintzek auzokideak dituzte protagonista nagusi, bai inplikazioan, bai diseinuan baita gauzatzean ere.
Haurren Eskubideen aldeko Erakundeen Mugimendua Espainiako estatu osoko irabazi-asmorik gabeko 47 erakunderen ekimena da, eta arrisku-testuinguruetan lan egiten dugu haurrekin eta nerabeekin, lurralde-ikuspegitik begiratuta