HISTORIA
1988. urtean sortu zen «BIDEGINTZAN ALDE ZAHARRA», Bilboko Zazpikaleetako (5. barrutia) gazteen egoeraz kezkatutako pertsona talde baten eskutik. Talde honek, errealitatearen irakurketa etengabeko eta kontrastatuan oinarrituta, ekimen ezberdinak dinamizatzen ditu antzeman zein adierazitako beharrizanei erantzuteko bide gisa. Ekimen horietako baten emaitza gisa sortu zen Esku-hartze Komunitarioko Taldea, jarduna 1998. urtean hasi zuena.
Hezitzaile talde horrek, Bidegintza Alde Zaharraren misio eta gakoei fidel (errealitatearen irakurketa, auzoko pertsona eta ekimenen sustapena, komunitate-ikuspegia, … ), BIDEGINTZA elkartea izenpean hartu zuen lekukoa eta jardun berean jarraitu zuen 1998. urtetik aurrera ere.
Hasiera-hasieratik bi lan-ildo uztartu dira:
- Adin txikikoentzako eta horien familientzako heziketa arloko harremanetarako guneak, taldeko zein norbanako programa hezitzaileetan zehazten direnak.
- Beharrizanen entzute eta sustapenera bideratutako lana, ikuspegi komunitarioan oinarrituta.
2013. urtean, BIDEGINTZA Elkarteak, hausnarketa -aldi baten ondoren, egitura juridikoa aldatu zuen, erakundeari egitura juridiko sendo, profesional, parte-hartzaile eta kudeaketa arinekoa emate aldera; horrela, proiektuari elkartasuna, inplikazioa, erantzukizuna … gehitzeko. Modu horretan sortu zen gizarte-ekimeneko BIDEGINTZA S. COOP.
MISIOA
BIDEGINTZAk 5. barrutiko herritarren garapen pertsonal eta komunitarioa sustatzen du, baita bere jarduna barne hartzen duten Bilboko beste auzo batzuetako herritarrena ere; betiere, kontzientzia hartzean, parte-hartzean eta norbanakoaren zein komunitatearen protagonismoan oinarritutako lan komunitarioaren ikuspegia ardatz hartuta.
Horretarako:
- Laguntza, orientazio eta aholkularitza arloko baliabide hezitzaileak eskaintzen dizkie familiei.
- Gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden adin txikikoen gutxieneko beharrizanak aseko direla bermatzeko lan egiten du.
- Gizarte bazterkeria egoeran dauden adin txikikoen eta gazteen garapen integralean laguntzen du, haiekin eta haien familiekin antolatzen diren taldeko eta banakako prozesuen bitartez.
- Gizarte babesgabetasun egoeran dauden kolektiboentzako guneak eta arreta esanguratsua eskaintzen ditu.
BIDEGINTZAK, bere helburuak erdiestera bidean, adin txikiko zein gazteentzako eta horien familientzako arreta, babes integral eta gizarte zein hezkuntza arloko esku-hartze zerbitzuak eskaintzen ditu.
Garapen Komunitarioko ereduan oinarrituta eskaintzen ditu zerbitzuak, arreta pertsonal eta hurbiletik, haien protagonismo eta parte-hartzea bilatuz eta heziketa-lan global eta integrala garatuz, betiere profesionaltasunez, kudeaketa gardenarekin eta pertsonetan oinarrituta. Hala, Bidegintzaren esku-hartze ereduarekin koherente, garrantzia handia dauka talde-lanak, proiektuan parte hartzeak, Gizarte Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan aritzeak eta etengabe hobetu zein berritzeak.
IKUSPEGIA
BIDEGINTZAK erakunde erreferente izan nahi du arlo ezberdinetan:
- Bilbo inguruan gizarte-ekintza komunitarioaren esparrua; gizarte eraldaketaren alde apustu handia egiten duen eta babesgabetasun handiena bizi duten pertsona eta kolektiboekin lan egiten duen Kooperatiba gisa aitortua.
- Kudeaketaren bikaintasuna; profesionaltasunez, erantzukizunez eta parte-hartzea sustatuz diharduen erakunde gisa.
- BIDEGINTZAK ahalbidetutako ezagutza eta esperientzien kudeaketa egokia.
BALIOAK
Esku hartzean
IKUSPEGI KOMUNITARIOA
Garapen Komunitarioaren ereduan oinarritutako lanaren alde egiten dugu, ulertzen dugulako
- Auzoa agertokia baino ez dela eta pertsonak bertako protagonistak direla.
- Komunitatea lur-eremu batean bizi diren herritarrek osatzen dutela; bertan beharrizan jakin batzuk dituztela komunean (elkarri lotuak) eta beharrizan horiek asetzeko beharrezko baliabideak ematen direla.
- Jarrera, ekintza eta harremanak pertsona, testuinguru eta egoeren arteko etengabeko harreman dialogikoaren emaitza direla.
Pertsona edota kolektibo babesgabeez ari garenean, komunitateko protagonisten arteko harreman dialektiko etengabeetako heziketa-prozesuez ari gara. Bertan, norbanakoak ulertu egiten du gizartean duen posizioa, modu kritikoan aztertzen ditu posizio horren kausa eta ondorioak, eta eraginkortasunez jokatzen du horiek aldatzeko.
Lan egiteko modu horren aldeko apustuak zenbait balio dakartza berekin:
- Parte-hartzea
Profesionalen egitekoak antolamendu komunitarioan antolatzen dira. Sistema horretan oinarrituta antolatzen dira ekintzak, jarduerak, proiektuak … berdin puntualak, behin-behinekoak, berehalakoak, auzokideekiko harreman/komunikaziozkoak izan, zein lurraldean dauden beste zerbitzu batzuetako profesionalekin ematen direnak. Parte-hartzeak zeharkatu eta nabarmendu egiten ditu komunitatearen hiru protagonista ukaezinak: administrazioak, baliabide teknikoak eta herritarrak. Bakoitzak bere rola betetzen du: erantzukizuna, banaketa funtzioa, betebeharrak, eskubideak eta erabilgarritasuna. - Koordinazioa eta sare-lana
Sare-lanaren beharrezkotasuna oso barneratuta dago gure testuinguru hurbilean. Pertsonetan eta auzoan zentratutako lana egiteko lagungarri izan daitezke gako batzuk: partaidetzak komunean egindako diagnostikoa du sorburu. Ardatz bat eraikitzea, lehentasun partekatuak. - Komunitatearekiko konpromisoa
Lur-eremu jakin bat da guretzat komunitatea, herritar, baliabide eta eskari jakin batzuk dituena. Eragile ezberdinak (administrazioak, baliabide teknikoak eta herritarrak) elkartzen diren espazioa da lur-eremua. Pertsona eta espazio fisiko jakin batean gauzatzen diren zailtasun eta potentzialtasun jakinetan oinarrituta baino ezin ditugu lankidetza- eta topaketa-prozesuak eraiki. Ez daude bi komunitate berdin, ezta bi pertsona berdin ere. - Erantzukizuna
Zuzenbidezko pertsona orok libreki egindako ekintza baten ondorioak aitortu eta onartzeko eta, gainera, erantzun egokia aukeratzeko duen gaitasuna.
OSOTASUNA
Heziketa-lan global eta integralaren aldeko apustua egiten dugu. Pertsonok geure prozesu pertsonalen protagonista izan behar dugu barne hartzen gaituzten dimentsio guztietan.
Jarrerak garatzeaz, trebetasunak hobetzeaz, ohiturak hartzeaz, baliabideak sendotzeaz ari gara, betiere pertsonen eta horien inguruaren artean etengabeko elkarreraginean. Pertsonen dimentsio psikosoziala eta horien inguruarekiko harreman aktiboa sendotzean datza.
PERTSONENGANAKO ARRETA
Bidegintzaren erabiltzaileak dira gure erakundearen jardunaren eta gure babesaren erdigunea; hortaz, horien arreta da gure ekintza guztien lehentasunezko irizpidea. Ondorioz:
- Pertsonaren ikuspegi integrala.
- Banakako arreta eta tratu pertsonalizatua.
- Informazio egokia.
- Pertsonen duintasunaren aitortza.
- Elkarren arteko estimu eta errespetuan oinarritutako harreman pertsonal eta instituzionalak, pertsonari arreta eskainita, zereginak deskuidatu gabe, elkarrizketa eta topaketa sustatuz.
KOMUNIKAZIOA
Beharrezkoak dira zenbait ezaugarri:
- Entzute aktiboa.
- Enpatia eta asertibitatea.
PROFESIONALTASUNA
Bidegintzan lan egiten duten profesional eta boluntarioen lana ondo egiteko bokazio gisa ulertuta. Honakoen bitartez:
- Ezagutzak eguneratu eta eskuratzeko ahalegina.
- Gaien gaineko konfidentzialtasuna.
- Erabiltzailearekiko enpatia eta konpromisoa.
BERRIKUNTZA ETA SORMENA
Bidegintzaren kulturaren parte dira sormena eta berrikuntza, betiere gizartean gertatzen diren aldaketei etengabe arreta eskainiz, baita sortuz doazen beharrizanei eta etorkizunerako soluzio iraunkorren eskaintzari ere. Hala, gure ekintza guztietan berritasunaren sustatzen saiatzen gara, ahal den neurrian.
Gure malgutasuna aprobetxatuz, sortuz doazen gaiei aurrea hartzen saiatzen gara, inpaktua eragiteko aukera berriak sortzen.
Kudeaketan
MISIOAREKIKO KONPROMISUA
Bidegintzako profesionalen taldea erakundearen Misioarekin konprometituta dago eta haren identitatea eguneratzen laguntzen du, esku-hartze ereduaren garapena ahalbidetuta.
Gainera, Bidegintza proiektua bideratzen parte hartzen du, plan estrategikoa eta kudeaketa planak definitu eta garatzen artezkaritza batzordearekin eta kudeaketa taldearekin kolaboratuz, erakundearen identitatean eta errealitate sozialaren diagnostikoan oinarrituta helburu berriak identifikatuz, eta proiektuan erantzukidetasunez arituz.
GARDENTASUNA ETA ÉTIKA
Erabiltzaileei zein bazkide, langile eta laguntzaileen kolektiboari bermatu beharreko alderdi gisa. Bidegintzaren jardunaren etikak honakoa dakar berekin:
- Kudeaketaren gardentasuna.
- Baliabideen erabileran soiltasun eta zorroztasuna.
- Eskura ditugun gaitasun eta baliabide materialen aprobetxamendurik onenaren bilaketa.
- Zintzotasuna Administrazio zein Gizartearekiko jarreretan.
- Informazio argi eta zehatza interes-talde guztiei: bezeroak, erabiltzaileak, hornitzaileak, bazkideak eta langileak.
PERTSONETAN ZENTRATUTAKO KUDEAKETA
Erakundea osatzen duten pertsonen aldeko apustua egiten du Bidegintzak. Bidegintzan lan egiten duten pertsonek erakundearen balioak bere egiten dituzte eta, haiek ere, garapen pertsonalean eta gizarte-partaidetzan oinarritutako prozesu kontzientea egiten dute beren baitan. Bidegintzak babesa ematen die langileei, eguneratze-beharrak ase ditzaten: erakundean gaitasunak txertatzeko, proiektuan lan egiten duten pertsonek prestakuntza jasotzeko eta horien garapen profesionala ahalbidetzeko.
TALDE LANA
Bidegintzako profesionalak talde lanean aritzen dira erakundearen zerbitzu ezberdinak elkar lotzeko ahaleginean, betiere erabiltzaileen beharrizan multzoa jomuga dutela.
ETENGABEKO HOBEKUNTZA
Erakundearen arrakasta haren ekintzen bikaintasunaren araberakoa da neurri handi batean.
Langileen parte-hartzea sustatzea garrantzitsua delakoan gaude, horrela bermatuko baita etengabeko eta behin betiko hobekuntza gure lehiakortasuna lortzeko tresna gako gisa. Beti hobetzen saiatu behar delako ideiak lagundu egingo digu inguruan etengabe sortzen diren erronkei eta gure misioari aurre egiten eta aldaketak egoki kudeatzen.
BESTE ERAGULE ETA ERAKUNDE SOZIAL BATZUEKIKO LANKIDETZA
Bidegintzak beste erakunde eta instituzio batzuekin batera lan egiten du, garapen komunitarioa sustatzeko helburuz; horretarako, sentsibilizatzeko eta beharrizanak identifikatzeko ekintza bateratuak egiten ditu, metodologia berriak aztertu, ikertu eta garatzen ditu, foroetan eta hausnarketa-espazioetan parte hartzen du eta beste eragile sozial batzuekin berezko duen egiteko modua partekatzen du.