Bidegintzak gizarte bidezko, solidario eta parekideago baten aldeko apustuak bultzatu egiten gaitu etengabe balio horiek zaildu edo kaltetzen dituzten elementuak zaindu eta lantzera, programa guztien arteko zeharkakotasuna sustatuta.

Gaur egun, bi batzorde daude martxan (programa ezberdinetako hezitzaileek sortutakoak).

Kulturartekotasun Batzordea

Helburua

  • Urte osoan zehar presentzia izatea eta bizikidetza-espazio formal zein informal ezberdinak sortzea, horien bitartez, gure testuinguru eta ingurua osatzen duten kultura ezberdinetako pertsonen arteko hurbilketa, harreman eta ezagutza sustatuta.
  • Bidegintzaren baitan, kulturartekotasunaren eta horren esanahiaren gaineko hausnarketa sustatu, aktibatu eta sortzea.

Hauek dira burutu diren ekintzetako batzuk:

  • Barne-sentsibilizazioa sustatzeko ekintzak (Work kafea, bideo foruma…)
  • ParteKatuz (helduen arteko hileroko topaketak, egun horretako arduradunaren jaioterriko gosari tipikoaren inguruan, horren ezagutza, babes-sareak, jarduera ezberdinak, etab. ahalbidetuta).
  • Topaketak familiekin.

Berdintasun Batzordea

Elkartearen Helburuak:

  • Gizarte parekide batera bidean sentsibilizatzea, erakundea osatzen duten pertsonekin (langile zein erabiltzaile):
  • Erakundean berdintasun politika garatzea (hautaketa-prozesua, kontziliazioa…).
  • Pertsona ororen -profesional zein erabiltzaileen- eskubideak errespetatzen direla zaintzea, gizon edo emakume izatetik harago.

Ekintzak:

  • 4 urterako Berdintasun Plana eta urteko plan estrategikoak osatu eta garatzea.
  • Plan horien gaineko informazio- eta prestakuntza-topaketak, eta sexu-jazarpena zein jazarpen sexistaren kontrako protokoloa diseinatzea.
  • Hizkuntza genero berdintasunez erabiltzea sustatu eta ahalbidetzeko orri-markatzailea.
  • Barne-fitxak aldatzea, genero aldagaia barne hartuta.
  • Gizonen Taldea
  • Sare-lana (Emakumeok Bidean, Munduko Emakumeak, Ede…)

Euskara batzordea

Batzordeak, euskara bere eguneroko dinamikan integratuz, honako helburuak lortu nahi ditu:

  • Euskara Bidegintzaren ezaugarri izatea.
  • Lantalde mistoa edukitzea, hizkuntza bietara egokitua.
  • Komunikazioa euskaraz ere egitea.

Egindako ekintza batzuk:

  • Bidegintzaren hizkuntza politika bat zehaztu. Horretarako euskeraren erabilerako irizpide batzuk zehaztu dira.
  • Euskera erabiltzeko kanpainak sortu dira.
  • Motibazio kanapinak.

Tratu on-en batzordea

Bidegintzaren Haurren Tratu Onerako Batzordea, erakundearen puntu nagusia da, Tratu Oneni eta Haurren Babesaren inguruan kontrasteak egiteko eta ekintzak bultzatzeko,  kooperatibaren barruan zein kanpoan. Adibidez:

  • Barne mailan, Haurrak Babesteko Barne Politikaren ekintza-ildoekin jarraitzen da. Bidegintzan Haurtzaroarentzako Ingurune Segurua bermatzeko ekimenak kontrastatu eta abian jartzeko prestakuntzaguneekin. Lau mailatan: ingurune fisiko eta emozionalaren analisia eta hobekuntza, konpetentzia profesionalak eta Haurren eta Nerabeen Parte-hartzea.
  • Kanpo mailan, jarduerak egiten dira komunitatea, familiak, haurrak eta eragileak sentsibilizatzeko eta prestatzeko Haurren Eskubideen, Babes Politiken eta Tratu Onerako Gaitasunen Ikuspegian. Horrez gain, Komunitatean edo Erakundeetan Haurren Tratu Onik Ez egoteagatik,  erreklamazio bideratzen da.