CaixaProinfancia programa «La Caixa» Fundazioaren ekimena da; pobrezia ekonomiko eta babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteei zuzenduta dago, eta haren helburua da horien garapen integrala sustatzea eta babestea, haurrentzako eta horien familientzako parekidetasuna, gizarte kohesioa eta aukera berdintasuna hobetzeko politikak ahalbidetu eta babestuz.
Programaren bitartez, hortaz, haur zein nerabeen eta horien familien egoera hobetu nahi da, baita hobekuntza-prozesu horretan autonomia izateko aukera emango dieten gaitasun eta konpromisoak garatzea ere.
CaixaProinfancia Programak ulertzen du babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeen heziketa horretan erantzukizuna duten eragile sozial ezberdinen erronka dela. Horrela baino ez da bermatuko hezkuntzarako eskubidea eta horrela baino ez da posible izango programak duen hezkuntza arloko erronka handiari aurre egitea.
Helburu nagusiak:
- Haur eta nerabearen zein horien familiaren gaitasunen garapena bultzatzea, gizarteratze eta autonomia prozesuak hobetzea ahalbidetze aldera.
- Haur zein nerabearen gizarte eta hezkuntza arloko garapena sustatzea familia, eskola zein gizarte eremuetan.
- Gizarte ekintza eta hezkuntza integralari dagokion eredu bat garatu eta ezartzea, haur zein nerabeen eta horien familien garapen sozial eta hezitzailerako aukerak hobetzen lagunduko dituena.