Elkarrekin Bizi ikasgela barruan egindako tratu oneko programa bat da, ikasturte honetan abian jartzen dena, Ibaizabal BHI-an, San Frantsizko- Abusu GHEHP-ren eskutik. Elkarrekiko elkarrizketa eta begirada positiboa dira esperientzia hau elikatzen eta eratzen duten oinarrizko bi osagaiak. Ibaizabaleko DBH 1. mailako irakasleek eta ikasleek lagundu egin gaituzte. Azken horiekin ere, Elkarrekin Hazten programa partekatu genuen joan den ikasturtean. Gazteok eta irakasleek klaseko tratu onari buruz kontatu digutena ezagutzera animatu! https://bit.ly/3knmNVk

(ERDERAZ)