“Haurrentzako inguru seguruei buruz
gizarte-erakundeei zuzenduta 48 galdera… eta
erantzun batzuk” lana aurkezten dugu. lan honetan
ingurune seguru gisa garatu dugun prozesuan egin
ditugun hausnarketak eta proposamenak biltzen
ditugu.

Gida honen bidez, gure esperientziatik abiatuta,
partekatu nahi izan ditugu gizarte-erakunde bat eta
beste baliabide batzuk ingurune seguruak izan
daitezen egin beharreko azterketan, ebaluazioan eta
diseinuan sortutako hainbat galdera, kezka, erantzun
eta erronka. Haurrak babesteko ibilbidean
sentsibilitate berezia eta eskarmentua ditugula jotzen
da. Eta, hori horrela izanik ere, bide luzea dugu
egiteko.