Bidegintza Gizarte-ekimeneko Kooperatibaren proiektua da Mantangorri, Garapen Pertsonal zein Komunitarioa Sustatzean zentratuta dagoena. Programaren oinarri nagusiak dira Haurren Tratu Egokiaren ekuazioa eta Haurren Eskubideen ikuspegia, haurtzaroa babesteko faktoreak bultzatzeko helburuz, betiere haurren zein gurasoen erresilientziarako gaitasun pertsonalak sustatuz, baita eragile zein komunitatearen baliabideak ere. Bilboko haur eta aurre-nerabeei (2 eta 12 urte bitartean) eta horien familiei zuzenduta dago, arreta berezia eskainita gizarte babesgabetasun egoeran dauden edo garapen-zailtasunak dituzten haurrei.

Mantangorriren asmoa da erresilientzia-testuinguruak ahalbidetzea, non pertsonek honako aukerak izango dituzten: taldeko onarpen-sarea topatzea, euren emozioak kudeatzen ikastea, arazoak egoki konpontzea, besteekin jarduera ludikoaz gozatzea, proiektuak sortzea, auto-ezagutza lantzea eta kezkak bideratzea; horretarako adierazpen narratibo, eragile, grafiko, artistikoa baliatuta, pertsonen erresilientzia ahalbidetzeko ezinbesteko faktore gisa.

Helburuak lortzea ahalbidetzeko, Mantangorrik jarduera ezberdinak burutzen ditu:

  1. Haur eta nerabeekin: Psikomotrizitatean oinarritutako laguntza-taldeak, Adierazpen eta ikasketarako laguntza-taldeak, Sormen-adierazpeneko Tailerrak eta AutoBabesari zein Tratu Egokiari buruzko Tailerrak.
  2. Familia, eragile, komunitatearekin: Guraso eta haurren arteko jolas-espazioak, Laguntza eta aholkularitza eskaintzeko Tutoretzak, Emozioetan Hezteari buruzko Tailerrak, Kontrasterako Bilerak, eta bestelako prestakuntza zein sentsibilizazio jarduerak.

mantangorri-logo_bidegintza

Otros Programas




inurri_bidegintza

Inurri

Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Koop. Elkartearen proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena.

Gehiago irakurri