Inurri Zentroa Gizarte-ekimeneko Bidegintza Koop. Elkartearen proiektua da, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan garatzen dena. Haren helburua da 0-6 urte bitarteko haurrak dauzkaten eta babesgabetasun-egoeran edo hartarako arriskuan dauden Bilboko familiei arreta eskaintzea, lehentasunez honako auzoetan: Zazpikaleak, Uribarri, Zurbaran, San Frantzisko-Abusu, Santutxu-BegoƱa eta Txurdinaga-Otxarkoaga.

Inurri zentroaren berezitasuna da familia-nukleo osoarekin burutzen duela bere esku-hartzea, modu intentsiboan, betiere familiako kide guztientzako esku-hartze espezializatuak barne hartuta.
Erabiltzen den metodologiari dagokionez,bereziki nabarmendu nahi dugu haurtxoekin zein 2 urtetik beherako umeekin egiten den esku-hartzearen funtsa estimulazio goiztiarra dela, baita gurasoen eta adin txikikoen artean sortzen den lotura segurua izateko beharrezko oinarriak sortzea ere.

Ondoren, 2 urtetatik 6 urtetara, oso kontuan izaten da haurren potentzialtasunak lantzea; horretarako, garapen pertsonala eta hazkuntza harmonikoa errazten dituzten tresna espezifikoak erabiltzen dira (horietako asko oso zentratuta daude metodologia psikomotrizistan).

Sistema honen hirugarren pieza gakoa gurasoak dira. Haiekin burutzen dugun esku-hartzea oso zentratuta dago adin txikikoen erantzukizuna duten heldu arduratsuen roletan.

Inurri-logo_bidegintza

Otros Programas




mantangorri_bidegintza

Mantangorri

Bidegintza Gizarte-ekimeneko Kooperatibaren proiektua da Mantangorri, Garapen Pertsonal zein Komunitarioa Sustatzean zentratuta dagoena.

Gehiago irakurri