bidegintza-actividad

Haurrei eman beharreko bi opari daude: bata sustraiak dira eta bestea hegoak

Juan del Mas Ikastetxean Gizarte- eta Hezkuntza-arloan Esku-hartzeko Taldea (EISE) eta Iñurri lantaldeak haur-eskolarako adinean dauden haurren garapena hobetzeko hausnarketa eta ikasketa programa garatzen ari gara zentroko gurasoekin.
Gune informala da, gurasoak elkar topatu, entzunak sentitu, hazkuntzaren inguruan eta eguneroko kontuez kontsultak egin eta hitz egiteko… Astero hazkuntzarekin, jolasarekin eta seme-alaben garapenarekin lotutako gaiak lantzen ditugu. Hiruhilero haur eta gurasoekin batera jolas saioak egiten ditugu psikomotrizitate gelan eta ingurune irekian.
2016-2017 ikasturteko lehen hiruhilekoan honako gaiak landu ditugu:

  • Haurraren garapenaren bilakaera
  • Ni guraso moduan
  • Azturak eta ohiturak
  • Arauak eta mugak
  • Autoestimua

Bigarren hiruhilekoan eta lehenengokoa baloratu ostean honakoa landu dugu:

  • Guraso eta haurren arteko komunikazioa
  • Berdinen arteko harremana (jolas agresiboak/jolas biolentoak. Jo/Irainak. Partekatu)
  • Emozioak
  • Beldurra haurrengan
  • Nola landu heriotza haurrekin
  • Jeloskortasuna
  • Generoa
  • Jolasa. Jolasaren garrantzia.