ALDE ZAHARREKO Gizarte-Hezkuntza eta Komunitate Arloko Programako kideek 6-11 urte bitarteko  adin-txikikoekin izandako azken saioaren berri eman digute. Gauzatu zituzten ekintza eta jolasen artean hurrengoak ditugu:

  • Emozio ezberdinez osatutako dadoa sortu zuten. Dadoa bota eta ateratzen zen emozioarekin haurrak emozio hori bizitako egoera batekin lotu eta taldean elkarbanatzeko aukera zuen.
  • Ukimenaren bidez (eta begiak estalita) bikotekidearengan emozioak antzeman zituzten.
  • “Sugea”-ren jolasaren bitartez talde barneko kohesioa eta distentsioa landu zituzten. Partaide guztiak, bat izan ezik, ilaran jarriko dira, bata bestearen atzean jarrita; eta, elkarri sorbaldatik helduko diote. Bakarrik dagoen partaidea sugearen isatsa (ilaran dagoen azkenengo pertsona) harrapatzen saiatu beharko da, baina sugeak (ilarak) hori ekidin beharko du. Horretarako elkarlanean aritu beharko dute.

JARDUERA HAUEK ATSEGIN DITUGU!