Bidegintza Atxuriko auzoan abian den Lokomotorak egitasmoan parte-hartzen ari da. Egitasmo honek gutxi barru trenik gabe geldituko den Atxuriko geltokiaren erabilerari buruzko parte-hartze prozesua martxan jarri du, auzoan eta inguruan dauden beharrak kontuan izanik geltokirako erabilera proposamenak eraikitzeko.

Gaur inguruko eragile sozialek Lokomotorak-ek antolatutako parte-hartze tailerra egingo dute (arratsaldeko 18:00etan Campuzanon) eta Bidegintza bertan izango da bere ekarpena egiteko.