IJITO HERRIA PROGRAMA

Momentu ezberdinetan ijito komunitatearekin hainbat ekintza egin ziren komunitatean lotura positiboa eta elkarrekiko errespetua lortzeko helburuarekin.

FLAMENKOA PROGRAMA

Denbora generaman ijitoentzako programa ludikoa egiteko asmoz, horretarako zirkunstantzia, momentua eta testuingurua egokia izan genuenean martxan jarri genuen.

Gainera, programa hau abiapuntu modura ikusi genuen, prozesua, harremana eta parte-hartzaileekin lotura nola garatzen zen gehiago baloratu genuen programaren emaitza bera baino. Badakigu testuinguru lasaiak eta ludikoak izateak familiekin harremana eta hurbiltasuna errazten duela.

Flamenko programa proposatu genuenean, familientzako motibazioa eta interesekoa izan zitekeelako ustetik egin genuen. Eta bestetik bagenekien programako adin txikikoei asko interesatzen eta gustatzen zitzaiela. Espazio irekitzat ere hartu genuen, non hainbat belaunaldi eta egunerokoan gatazka ugari zituzten hainbat familia topatu zitezkeen.

IJITO EMAKUME GAZTEENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA

Programa hau hainbat ikasturtetan garatu zen, ondorioz tailerrean astero parte hartzen zuten emakumeez harago,.sukaldea denbora eta leku erreferentzia garrantzitsua bilakatu zen Atxuriko ijito komunitatearentzako,

Arrazoi honengatik, eta tailerraren edukia aldatzeko saiakera bat baino gehiago egin ondoren, sukaldaritza egiten jarraitzeko eskatzen zuten.

Ohikoa zen eta modu horretara izan zedin saiatzen zen, Bidegintzako lan taldea bere jatekoa egiten, berotzen , jasotzen edo garbitzen egokitzea. Horren bidez harreman hurbilagoa lortzen zen, lotura bideratzen zuen eta egunerokoa bizitzeko eta egiteko modu desberdina kontrastatzea ( adibidez mutilak janaria prestatu eta sukaldea jasotzea, edo janaria prestatu eta izoztea, eta abar) horiek eta bestelako elementuek elkarrizketa eta eztabaida aberasgarriak zekartzaten batzuentzat eta besteentzat.

Zenbait ikasturte pasa ostean, emaitza moduan lortu zen adin txikikoen eskola absentismoa murriztea eta bi urtetik beherakoak eskolaratzea, eta adin txikikoak Bidegintzako beste programetan parte hartzea erraztu zuen.
Sukaldea eta eltzeen inguruan emakumeak edo euren familiako egunerokotasuneko hainbat gai lantzen dira: izapideak, osasuna, zaintza eta abar, momentua, testuingurua edota beharrizanen arabera.

GITARRA ETA KAXA TAILERRA

Ijito komunitateko gizonezkoak katigatzeko asmoz eta programa informala eta euren kulturarekin lotutakoa izateko asmoz, gitarra tailerra eta kaxa tailerra proposatu zen.

Kaxarenean kaxa egin eta oinarrizko erritmo batzuk ikasi ziren eta gitarrarenean oinarrizko gitarra ezagutzak eta kantu errazen bat eman ziren.

Programa hau garatzeko ijito elkarteekin hitz egin genuen euren lankidetzarekin euren kulturaren barnean eurenaz gain beste eredu batzuk ere ezagutu zitzaten. Elkarteetako pertsonak etorri eta erakusteko lankidetza ezarri zen.

Emaitza gizonezkoekin hurbiltasun handiagoa eta elkar-ezagutza hobea izan zen, ondorioz beste programetarako lankidetza handiagoa lortu zen eta elkarrekiko errespetu handiagoak komunitatean beste prozesu batzuk bideratzen lagundu zuen.

GAZTE GIDARIAK

Proiektu hau hiru erakunderen artean egin zen: Susterra, Lanberri eta Bidegintza.

HELBURUAK

  • GIDATZEKO JOKAERA LEGALAK NORMALIZATZEA.
  • GIDARI MODUAN DUTEN ARDURA PERTSONALAZ KONTZIENTZIA HARTZEA
  • PRESTAKUNTZA ESPERIENTZIA ONA IZATEA PARTE HARTZAILE GAZTEEN AUTOESTIMUA HOBETZEKO.
  • LANERATZEKO AUKERAK HOBETZEA BILBOKO 5. BARRUTIKO GAZTEEN ARTEAN.

Proiektuan hiru hezitzaileek hartu zuten parte, erakunde sustatzaile bakoitzeko batek eta boluntario batek prestakuntzan zentratuagoa.

Metodologiak formatu ezberdinak zituen parte hartzaileen beharrizanaren arabera, lehenengo ordu erdia bideratu honakoak lantzeko autoestimua, gaitasuna, azterketari beldurra, lorpenak ospatu…. edota ordu eta erdiko monografikoak honako gaiak lantzeko.

Kontuan hartu zen, eta bereziki argi eta modu kontzientean azpimarratu ziren emakumeen parte hartzea sustatu eta lortzeko neurriak.

Beste alderdi garrantzitsua izan zen autoeskolekin koordinazioa. Garrantzitsua izan zen proiektuaren helburua ezagutaraztea autoeskolak aliatu moduan izateko prozesuan eta gaizki ulertuak ekiditeko.

2.- EMAITZAK

Egindako lana erabat gogobetekoa izan zen, koordinazio maila handia eta positiboa izan zen eta gazteei ikasten ikasteko helburua bete zuen.

Koadro honetan ikus daiteke gidabaimena lortu zutenen emaitza

jovenes-conductores-resultados-eu_bidegintza